XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Politika mailean basa mortuko bidaia izan dela gerlatik eta ENBATA-ren sortzera erran dugu.
Bainan kultur mailean biziak segitu zuen.
Bizia ere orokorki, aldaketa handiak izan baitira orduan Iparraldean.
Gerla bururatu eta ekonomiari bizi berri bat eman behar zen.
Jenderi jatekoa ematetik hasiz.
Ogia, haragia eta sukrea
Laborantzan iraultza izan zen: eremu beretik uzta handiagoak tiratzen ziren, onkailuei esker eta hazi berriei esker, hala nola orduan sartu zen arto amerikanoa, hibrida.
Dotzena erdi bat pinta esne ematen zuen behia,
Ordu arte aitaren ganik ikasten zuten ofizioa, laborari gaztek.
Jakina zen laborari izateko ez zela eskolan ibiltzearen beharrik.
Orduan hasi ziren laborarien formatzen.
Lehenik hiru astetarik bat eskolan eta beste biak etxean, teoria pratikan emateko, zahar gazten artean hausturarik izan gabe.
Bide horri lotu zen lehena, Xarriton kalonjea, Mauleko kolejioko zuzendaria.
Gero sail berari lotu ziren Etxegoien apeza, Gotañen neskekin eta Errekart Donapaleun mutikoekin.
Etxegoienek zuen Eñaut Etxamendi laborantza injinadore eskolara igorri, horrelakoen beharra izanen zelakotz
Xarriton-ek berriz Jean Louis Davant